2022 Udalekuetan izena emateko orria

Matrikula egiteko epea 2022-05-16tik 27ra.
Lekua eta ordutegia On-line  edo Kultura Saileko bulegoan: 8:30 - 13:30
Hasiera eguna 2022-07-01
Udalekuen ordutegia 9:30-13:30
Amaiera eguna 2022-07-29
Ordainketarako kontua [80,00€] ES11.2100.5396.91.02000.01632 La Caixa

Baldintzak

  • Adin tartea: 3 eta 12 urte bitartean izatea.
  • Matrikula ordaintzea (80,00€).
  • Haurra Lezon erroldatua izatea. Matrikulazioaren urtean haurrak Lezon erroldatuta egon behar dute, etxebizitzen leku aldaketak eta etorkinen familiak salbu. Kasu horietan haur horiek Lezoko ikastetxetan matrikulatuak behar dute.
  • Gehienezko haur kopurua 200 izango da. Kopuru hori gaindituz gero, matrikulatutako guztien artean, ordutegien banaketa bideratzeko zozketa egingo da.

Salbuespenak

Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen (DBL, AGI, GLL) onuradunak Udalekuak, Ludoteka, Musika Eskola eta Kiroldegiko tasetan %75eko hobaria izango dute (Tasen kudeaketa 13 eta 14. artikuluak).

Beherapenak

Familia ugariko kideek %25ko beherapena izango dute (Tasen kudeaketa 15. artikulua).

Mezu egoera

Eskaerak jasotzeko epea amaitu egin da.