Udalekuak 2026

Matrikula egiteko epea 2026-04-13tik 2026-04-30era
Lekua eta ordutegia On-line  edo Euskara-Kultura Saila (Donibane kalea 2 (Behea) / 8:30 - 13:30
Hasiera eguna 2026-07-01
Udalekuen ordutegia 9:30-13:30
Amaiera eguna 2026-07-30
Ordainketarako kontua ES11.2100.5396.91.02000.01632 La Caixa

 

Baldintzak

  • Adin tartea: 3 eta 12 urte bitartean izatea.
  • Matrikula ordaintzea.
  • Lezon erroldatuak izatea, 2026-01-01 aurretik. Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edota etorkinen familiak. Kasu hauetan Lezoko ikastetxean matrikulatuak behar dute matrikulazioaren urtean.
  • Ikasturtean zehar Lezoko ikastetxeetan matrikulatutako haurrak izatea.
  • Eskaintzen diren plazak bete gabe geratuko balira, lehen bi baldintzan bete ez, baina aurrematrikula (Ordaindu gabe epe barruan izena eman beharko da) egindakoen artean, osatzeko dauden taldeetan txertatuko dira (Taldeak haurren adinen baitan egiten dira).
  • Aurreko hiru irizpideak aplikatu eta kanpo geratzen direnen kasuan, eta plaza librerik geratuko balitz, orduan zozketara egingo.
  • Gehienezko haur kopurua 200 izango da.

 

Prezioak

  • Udalekuak: 88,00 euro edo hobaria dutenak, ziurtagiriak jasotako kopurua.
  • Haurtzaindegia: 57,00 euro edo hobaria dutenak, ziurtagiriak jasotako kopurua.

 

Oharrak

1-lzen-emate orrian gurasoen sinadura ezinbestekoa da

2- Hobariak: Aurretik eskatuta, Lezoko Udalak emandako hobarien ziurtagirian jasotakoa.

3-Ordainketa ezin da zatikatu.

4-Behin matrikularen zenbatekoa ordainduta eta udalekuak hasita, ez da itzuliko, haurrak jarduera uzten badu ere.

5-Matrikulatzerakoan haurraren argazki bat ekarri (Aukeran euskarri digitalean).

 

 

Mezu egoera

Eskaera orria ez dago eskaerak jasotzeko epean.