Ahalduntze tailerra: euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan eroso aritzen ikasteko

EBND

 

Sentitu zara inoiz euskara hitz egiteagatik deseroso? Zalantza izan duzu leku batera iritsi eta euskaraz hitz egiteagatik ongi hartuko ote zintuzten? Falta izan zaizu inoiz, nahikoa gogo, indar edo motibazio euskaraz hitz egiteko?

Norbere bizipenak aintzat hartuta, horietan euskaraz eroso aritzeko teknikak, eta egoera desberdinetan, gure jarrera behar bezala azaltzeko argudioak landuko dira, besteak beste, tailer hauetan. Horrela, euskaraz bizi nahi izategatik, maiz jasaten dugun zapalkuntzaren kontzientzia hartzea, eta horri zer nola aurre egiteko moduak aztertuko dira.

Tailerrak bi saio izango ditu. Biak Kultura Aretoan izango dira. Hemen dituzu hitzorduak:

  • Azaroaren 3an, 18:00etan.
  • Azaroaren 10ean, 18:00etan.
Generoa:
Bideo/argazki baimena: