Gaia
“Herriko toki edo momentu kuttunak” da aurtengo egutegiaren gaia.
Sariak
- Irabazle 1: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 200€ herriko komertzioetan erosketak egiteko. Erosketa horien tiketak Kultura Saileko bulegoan aurkeztuko dira.
- 12 Finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da.
Argazkiak
Argazkiek bete beharreko baldintzak
- Argazkiak argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.
- Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
- Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da, eta egileak izango du erantzukizuna edozein erreklamazioren aurrean.
Argazkiak nola entregatu
- Hemen bertan
- Donibaneko kaleko kultura sailean: Donibane kalea 2, 08:30etik 13:30era.
Argazkiak 2024ko azaroaren 22ra bitartean bidali ahal izango dira.
Aurkeztutako argazki guztiak web orriko aplikazioan azalduko dira.
Iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen proposamenak ez onartzeko eskubidea izango du antolatzaileak. Halakorik gertatuz gero, antolatzaileak berak erabakiko du proposamenak ez onartzeko arrazoiak zeintzuk diren egileari jakinarazi edo ez.
Argazkiak JPG edo PNG formatuan aurkeztu behar dira, formatu horizontalean. Bestela, Kultura aretoan paperean aurkeztu daiteke (Donibane kalea 2, 08:30etik 13:30era).
Argazkiak izenburua izan beharko du hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Argazkia noizkoa den, ikusten denaren deskribapena eta kokapen zehatza jarriko balitz hobe.
Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.
Epaimahaia
Epaimahaia argazkigintzarekin, arte munduarekin edo komunikazio arloarekin lotura duten pertsonek osatuko dute, eta hartzen duten erabakia apelaezina izango da.
Irabazleen berri ematea
Irabazleak, bakoitzari bere sariaren berri eman ondoren, lezo.eus web orrian, sare sozialetan eta komunikabideetan jakinaraziko dira.
Saritutako eta saritu gabeko argazkien erabilera
Saritutako argazkiek 2025eko Lezoko egutegia osatuko dute. Lezoko Udalak argazki irabazleak nahi dituen helburu guztietarako erabili ahal izango ditu, eta, hala, argazkiok nahi bezala kopiatu edo egokitu ahal izango ditu; halaber, beharrezkotzat jotako formatu eta euskarri guztietan erabiltzeko aukera izango du, horretarako egileari inolako baimenik eskatu beharrik izan gabe.
Aurkeztutako gainontzeko argazki guztiak Lezoko Udalaren argazki artxiboan gordeko dira, eta helburu publikoa duten ekitaldietan erabili ahal izango dira, beti ere egilearen aipamen zehatzarekin.
Oharra
Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, antolatzaileak erabakiko du.
Parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.
Faseak
1
DEIALDIA
Bidali zure argazkia 2024ko azaroaren 22a baino lehen. Gaia herriko toki edo momentu kuttunak izango da.
2
EPAIMAHAIA
Azaroaren 29an epaimahai batek Lezoko Egutegia 2025 osatuko duten argazki irabazlea eta 12 finalistak aukeratuko ditu eta ezagutzera emango ditu.
3
IRABAZLEAK
Abenduaren 9tik aurrera aukeratutako 13 argazkiak izango dituzu ikusgai gure webgunean eta Kultura Aretoan.
4
2025eko EGUTEGIA BANATZEA
Abenduaren 19tik aurrera banatuko da Lezoko Egutegia 2025. Hala ere, ale gehiago egongo dira udal bulegoetan eskuragai.