Gaia
“Lezoko jaiak irudietan: 1979ra arteko oroitzapenak” da aurtengo egutegiarena gaia.
Sariak
- Irabazle 1: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 200 € herriko komertzioetan erosketak egiteko. Erosketa horien tiketak Kultura Saileko bulegoan aurkeztuko dira.
- 12 Finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da.
Argazkiak
Argazkiek bete beharreko baldintzak
- Argazkiak argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.
- Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
- Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da, eta egileak izango du erantzukizuna edozein erreklamazioren aurrean.
Argazkiak nola entregatu
- Hemen bertan
- Kultura Sailean: Donibane kalea 2, 08:30etik 13:30era.
Argazkiak 2025eko azaroaren 28ra bitartean bidali ahal izango dira.
Aurkeztutako argazki guztiak web orriko aplikazioan azalduko dira.
Iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen proposamenak ez onartzeko eskubidea izango du antolatzaileak. Halakorik gertatuz gero, antolatzaileak berak erabakiko du proposamenak ez onartzeko arrazoiak zeintzuk diren egileari jakinarazi edo ez.
Argazkiak JPG edo PNG formatuan aurkeztu behar dira, formatu horizontalean. Bestela, Kultura Sailean paperean aurkeztu daitezke.
Argazkiak izenburua izan beharko du hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Komeni da argazkiaren data jartzea, zer ikusten den eta zehazki non aterata dagoen adieraztea.
Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.
Epaimahaia
Epaimahaia argazkigintzarekin, arte munduarekin edo komunikazio arloarekin lotura duten pertsonek osatuko dute, eta hartzen duten erabakia apelaezina izango da. Argazkien kalitatea eskasa izango balitz, eta egutegia osatzeko argazki nahikorik ez balego, epaimahaiak erabaki dezake argazkiak udal artxibotik hartzea.
Irabazleen berri ematea
Irabazleei banaka jakinaraziko zaie, eta gero www.lezo.eus webgunean, sare sozialetan eta hedabidetan.
Saritutako eta saritu gabeko argazkien erabilera
Saritutako argazkiek 2026ko Lezoko egutegia osatuko dute. Lezoko Udalak argazki irabazleak nahi dituen helburu guztietarako erabili ahal izango ditu, eta, hala, argazkiok nahi bezala kopiatu edo egokitu ahal izango ditu; halaber, beharrezkotzat jotako formatu eta euskarri guztietan erabiltzeko aukera izango du, horretarako egileari inolako baimenik eskatu beharrik izan gabe.
Aurkeztutako gainontzeko argazki guztiak Lezoko Udalaren argazki artxiboan gordeko dira, eta helburu publikoa duten ekitaldietan erabili ahal izango dira, beti ere egilearen aipamen zehatzarekin.
Oharra
Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, antolatzaileak erabakiko du.
Parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.