
Lezoko Udalak, Korrika herritik pasa izan den guztietan bezala, AEKri ekarpena egingo dio, eta testigua eramango du. Euskaltzaleontzat une zirraragarria, eta hunkigarria izan ohi da Euskal Herria osoa gurutzatzen duen lasterketan parte hartzea, eta are gehiago, bertan, une batez, lekukoa eramateko ohorea izatea. Horregatik, pentsatu dugu, aurtengo ekitaldian bizipen hori herritarrokin partekatzeko aukera eskaini behar dugula. Horretarako, beraz, alkatearekin batera, beste bi herritarri eskainiko diogu testigua eramateko aukera. Aukera izan nahi duzuonek ondorengo inprimakian izena eman beharko duzue, eta ondotik, izena emandakoen artean zozketa egingo da, lekuko eramaleak aukeratzeko.