Lezoko emakumeei buruzko erakusketa

Gaia

Martxoaren 8aren harira, beren ogibide (dendari, irakasle, euskaltzale, emagin, erizain, baserritar, kirolari, aktore…) zaletasun, izaera edo bestelako arrazoiak tartean, herrian, garai batean ezagun izan ziren edo gaur egun, edozein arlotan nabarmentzen diren andreen erretratuekin erakusketa osatu nahi da. Ekimenaren helburua, memoria historiko ariketa bat egin eta emakumeek historian barrena, zein gaur egun herriaren bilakaeran betetako rol eta funtzio garrantzitsuak ikustaraztea eta horien aitorpena egitea da.

Argazkiak

  • Argazkiak horizontalak zein bertikalak izan daitezke eta formatu digitalean (JPG edo PNG, 300ppp, pixel pulgadako) edo paperean aurkeztu ahal izango dira.
  • Argazkian agertzen diren emakumeen baimena ezinbestekoa da erakusketan parte hartzeko.
  • Ezinbestekoa da ere erretratatutako emakumeei buruzko informazio gehiena ematea: izen-abizenak, bizitokia, seme-alabak eta horiek betetako rol, lanbide edo funtzioak, besteak beste. Baita argazkiak aurkeztatutako lagunaren edo egileen kontaktua jartzea ere: izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila.

Non eta nola aurkeztu argazkiak

  • Lezoko Udaleko webgunean https://udala.lezo.eus/martxoak-8.
  • Berdintasun Sailean: astelehen, asteazken eta ostegunetan, 09:00etatik 13:00era.
  • Argazkiak otsailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Lan taldea

Argazkiak jaso, sailkatu, aukeratu eta erakusketan jartzeko prozesuan hezkidetzaren eta berdintasunaren esparruan diharduten lagunak ariko dira.

Argazkien erabilera

  • Jasotako argazkiak helburu bera duten eta herrian garatzen diren ekimenetan erabili ahal izango dira. Udalak eta herriko eragileek erabil ahal izango dituzte edozein formatu edo euskarritan, egilearen edo erretratatutako emakumearen baimena eskatu gabe.
  • Argazkiak Udalaren argazki artxiboan gordeko dira eta ekintza publikoetarako erabili ahal izango dira, beti ere egilearen eta erretratatutako emakumearen aipamena eginda.
  • Prozesu honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.
Egileari buruzko datuak
Argazkiari buruzko datuak
Argazki bakarra bidali aldi bakoitzean. Argazki gehiago bidali nahi badituzu, bidalketa berria egin mesedez.
Eranskinen betebeharrak

Esaterako: lanbidea, zaletasuna, bizitokia, jaiotze data, zaletasunak, anekdotak… eta abar.

Datu pertsonalak erabiltzeko onespena eta datuon babesa
  • AITORTZEN DU parte-hartzaileak, bere ardurapean, adierazi dituen datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla.
  • DATUEN BABESA. BAIMENTZEA. Datu Pertsonalak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Erregelamenduak eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak xedatutakoari jarraiki, parte-hartzaileak badaki eta baimentzen du; Lezoko Udalak lehiaketa honen bitartez eskuratzen dituen datu pertsonalak Udalaren datu-fitxategietan tratatzea, bere eskuduntzen araberako udal kudeaketaren eginkizunak aurrera eramateko asmoz. Fitxategi hauek segurtasun osoa bermatzeko ezinbestekoak diren segurtasun neurriak dituzte eta lagapenak legeak aurreikusitako kasuetan bakarrik burutuko dira. Datuak zerbitzua egoki emateko ezinbestekoak dira. Sinatzaileak datuak atzitu, zuzendu, ezereztu, berauen aurka agertu, tratamendua mugatu eta datuen eramangarritasunari  buruz dagozkion eskubideak baliatzeko aukera du, idatziz, Udalera zuzenduz; Gurutze Santuaren plaza, z/g, 20100 LEZO. Azkenik, parte-hartzaileak beste  pertsona fisiko batzuen datuak helarazten baldin baditu aurreko guztiaren berri eman beharko dio.
  • Irabazle suertatu eta saria onartuz gero, parte-hartzaileek beren izena eta irudia publizitaterako erabiltzeko baimena ematen diote Lezoko udalari.