
HAURTZAINDEGI ZERBITZUA
Baldin eta gutxieneko taldea osatzean bada [8 haur].
Lanean ari diren gurasoentzat 8:30etatik 9:30etara haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.
Matrikula: 53,00 euro / Familia ugariak: 40 euro. Honen ordainketa aurrerago egingo da.
UDALEKU IREKIA 3-12
Herriko haurrek giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, dantza, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.
Norentzat: 3 urtetik (3 urteak eginak izan behar ditu) 12 urtera (2007etik 2016ra jaioak) Lezon 2019/01/01ean erroldatuak dauden haurrentzat. Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edota etorkinen familiak. Kasu hauetan Lezoko ikastetxean matrikulatuak behar dute matrikulazioaren urtean.
Non eta noiz: Lezon uztailaren 1etik 30era (biak barne), astelehenetik ostiralera. Goizez 9:30etatik 13:30etara.
Prezioa: 80 euro / Familia ugaria: 60 euro.
IZENA EMATEA: Udalekuak 3-12 urte bitartekoentzako
Noiz: Maiatzaren 20tik 31ra.
Non: Euskara eta kultura sailaren bulegoan, Donibane kalea 2, 8:30etatik 13:30etara edota Internet-en (hemen bertan). Kasu hauetan izen-emate orria sinatua entregatu behar da udalean eta familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu behar dute.
Plazak: 220 plaza izango dira. Matrikulazioak kopuru hau handituz gero, zozketatu egingo dira plazak.
GURASO BILERA
Ekainak 18, 16:45ean Gezalan.
Oharrak
- Izen-emate orriko gurasoen sinadura ezinbestekoa da.
- Familia ugariak: %25 hobaria.
- Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen onuradunak: %75 hobaria.
- Ordainketa ezin da zatikatu.
- Behin matrikularen zenbatekoa ordainduta, ez da itzuliko, haurrak jarduera uzten badu ere.
Matrikulatzerakoan ekarri
- Osakidetza txartelaren kopia.
- Haurraren argazki bat.