Udalekuak 2019

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA

Baldin eta gutxieneko taldea osatzean bada [8 haur].

Lanean ari diren gurasoentzat 8:30etatik 9:30etara haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.

Matrikula: 53,00 euro / Familia ugariak: 40 euro. Honen ordainketa aurrerago egingo da.

UDALEKU IREKIA 3-12

Herriko haurrek giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, dantza, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.

Norentzat: 3 urtetik (3 urteak eginak izan behar ditu) 12 urtera (2007etik 2016ra jaioak) Lezon 2019/01/01ean erroldatuak dauden haurrentzat. Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edota etorkinen familiak. Kasu hauetan Lezoko ikastetxean matrikulatuak behar dute matrikulazioaren urtean.

Non eta noiz: Lezon uztailaren 1etik 30era (biak barne), astelehenetik ostiralera. Goizez 9:30etatik 13:30etara.

Prezioa: 80 euro / Familia ugaria: 60 euro.

IZENA EMATEA: Udalekuak 3-12 urte bitartekoentzako

Noiz: Maiatzaren 20tik 31ra.

Non: Euskara eta kultura sailaren bulegoan, Donibane kalea 2, 8:30etatik 13:30etara edota Internet-en (hemen bertan). Kasu hauetan izen-emate orria sinatua entregatu behar da udalean eta familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu behar dute.

Plazak: 220 plaza izango dira. Matrikulazioak kopuru hau handituz gero, zozketatu egingo dira plazak.

GURASO BILERA

Ekainak 18, 16:45ean Gezalan.

Oharrak

  1. Izen-emate orriko gurasoen sinadura ezinbestekoa da.
  2. Familia ugariak: %25 hobaria.
  3. Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen onuradunak: %75 hobaria.
  4. Ordainketa ezin da zatikatu.
  5. Behin matrikularen zenbatekoa ordainduta, ez da itzuliko, haurrak jarduera uzten badu ere.

Matrikulatzerakoan ekarri

  • Osakidetza txartelaren kopia.
  • Haurraren argazki bat.

Mezu egoera

Eskaerak jasotzeko epea amaitu egin da.