Gaia
Martxoaren 8aren harira, beren ogibide (dendari, irakasle, euskaltzale, emagin, erizain, baserritar, kirolari, aktore…) zaletasun, izaera edo bestelako arrazoiak tartean, herrian, garai batean ezagun izan ziren edo gaur egun, edozein arlotan nabarmentzen diren andreen erretratuekin erakusketa osatu nahi da. Ekimenaren helburua, memoria historiko ariketa bat egin eta emakumeek historian barrena, zein gaur egun herriaren bilakaeran betetako rol eta funtzio garrantzitsuak ikustaraztea eta horien aitorpena egitea da.
Argazkiak
- Argazkiak horizontalak zein bertikalak izan daitezke eta formatu digitalean (JPG edo PNG, 300ppp, pixel pulgadako) edo paperean aurkeztu ahal izango dira.
- Argazkian agertzen diren emakumeen baimena ezinbestekoa da erakusketan parte hartzeko.
- Ezinbestekoa da ere erretratatutako emakumeei buruzko informazio gehiena ematea: izen-abizenak, bizitokia, seme-alabak eta horiek betetako rol, lanbide edo funtzioak, besteak beste. Baita argazkiak aurkeztatutako lagunaren edo egileen kontaktua jartzea ere: izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila.
Non eta nola aurkeztu argazkiak
- Lezoko Udaleko webgunean https://udala.lezo.eus/martxoak-8.
- Berdintasun Sailean: astelehen, asteazken eta ostegunetan, 09:00etatik 13:00era.
- Argazkiak otsailaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Lan taldea
Argazkiak jaso, sailkatu, aukeratu eta erakusketan jartzeko prozesuan hezkidetzaren eta berdintasunaren esparruan diharduten lagunak ariko dira.
Argazkien erabilera
- Jasotako argazkiak helburu bera duten eta herrian garatzen diren ekimenetan erabili ahal izango dira. Udalak eta herriko eragileek erabil ahal izango dituzte edozein formatu edo euskarritan, egilearen edo erretratatutako emakumearen baimena eskatu gabe.
- Argazkiak Udalaren argazki artxiboan gordeko dira eta ekintza publikoetarako erabili ahal izango dira, beti ere egilearen eta erretratatutako emakumearen aipamena eginda.
- Prozesu honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.