TREBAguraso

Lezoko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, gurasoentzat prestakuntza-zikloa martxan jarri du. Horrela, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza transmititzeko.

Lezon honako hiru saio hauek izango ditugu:

Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?

Non eta noiz:

Kultura Aretoan, azaroaren 12an (18:00-19:30)

Hartzaileak:

Haur eta nerabeen gurasoak.

Partaide-kopurua:

20 pertsona gehienez.

Trebatzaileak:

Amaia Pavon Arrizabalaga eta Amaia Arroyo Sagasta  

Helburuak:

Haurren gurasoentzat

  • Pantailek haurren garapenean dituzten ondorio positiboak zein negatiboak lantzea.
  • Pantailen erabilera egokia kudeatzeko gidaritza-gakoak eskaintzea.

Nerabeen gurasoentzat

  • Nerabeen errealitate digitala ezagutzea: zenbat, zertarako, zer eta nola erabiltzen duten Internet. Eragin positiboak zein negatiboak.
  • Interneten erabilera arduratsua egiteko bitartekaritza-estrategiak eskaintzea.

Metodologia:

Oinarri kontzeptualen lanketa eta horiei buruzko hausnarketa ahozko azalpenen zein ikus-entzunezko materialen bitartez bideratuko dira. Ondotik, hausnarketa kritikoa garatzea helburu duten elkarlanerako praktikak proposatuko dira.

 

Seme-alabekin indarkeria matxistaren gaiari nola eutsi

Non eta noiz:

Kultura Aretoan, azaroaren 18an (18:00-20:00)

Hartzaileak:

Haur eta nerabeen gurasoak.

Trebatzailea:

Idoia Lekue Peña

Helburua:

Berdintasunean sentsibilizatu oinarrizko kontzeptuak barneratuz indarkeria matxista mota desberdinak ezagutu eta detektatu eta tratu onen eta harreman osasuntsuen ezaugarriak ezagutzea.

Metodologia:

Metodologia parte-hartzailea, alde teorikoak eta praktikoak tartekatuko dituena. Ikusentzunezko materialak erabiliko dira, taldeko lanak burutuko dira eta kasu praktikoak landuko dira.

Harreman osasuntsuak lagun artean

Non eta noiz:

Pleno aretoan, azaroaren  26an (18:00-19:30)

Hartzaileak:

Haur eta nerabeen gurasoak.

Partaide-kopurua:

20 pertsona gehienez.

Trebatzailea:

Nerea Mendizabal 

Helburuak:

  • Seme-alaben lagun arteko gaiaren inguruan laguntzeko intentziotik jartzen duguna lagungarria edo oztopagarria den jabetzea
  • Noiz eta nola esku-hartu argitzea
  • Seme-alaben gatazketan bidelagun izateko baliabideak eskuratzea

Metodologia:

Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.

 

 

Honakoetara joango naiz (bakarra, bi, edo hirurak aukera ditzakezu):
Lehen bi saioak Lezoko Kultura Aretoan izango dira eta hirugarren pleno aretoan.
 
Generoa:
Bideo/argazki baimena: