Lezoko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, gurasoentzat prestakuntza-zikloa martxan jarri du. Horrela, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza transmititzeko.
Lezon honako hiru saio hauek izango ditugu:
Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?
Non eta noiz:
Kultura Aretoan, azaroaren 12an (18:00-19:30)
Hartzaileak:
Haur eta nerabeen gurasoak.
Partaide-kopurua:
20 pertsona gehienez.
Trebatzaileak:
Amaia Pavon Arrizabalaga eta Amaia Arroyo Sagasta
Helburuak:
Haurren gurasoentzat
- Pantailek haurren garapenean dituzten ondorio positiboak zein negatiboak lantzea.
- Pantailen erabilera egokia kudeatzeko gidaritza-gakoak eskaintzea.
Nerabeen gurasoentzat
- Nerabeen errealitate digitala ezagutzea: zenbat, zertarako, zer eta nola erabiltzen duten Internet. Eragin positiboak zein negatiboak.
- Interneten erabilera arduratsua egiteko bitartekaritza-estrategiak eskaintzea.
Metodologia:
Oinarri kontzeptualen lanketa eta horiei buruzko hausnarketa ahozko azalpenen zein ikus-entzunezko materialen bitartez bideratuko dira. Ondotik, hausnarketa kritikoa garatzea helburu duten elkarlanerako praktikak proposatuko dira.
Seme-alabekin indarkeria matxistaren gaiari nola eutsi
Non eta noiz:
Kultura Aretoan, azaroaren 18an (18:00-20:00)
Hartzaileak:
Haur eta nerabeen gurasoak.
Trebatzailea:
Idoia Lekue Peña
Helburua:
Berdintasunean sentsibilizatu oinarrizko kontzeptuak barneratuz indarkeria matxista mota desberdinak ezagutu eta detektatu eta tratu onen eta harreman osasuntsuen ezaugarriak ezagutzea.
Metodologia:
Metodologia parte-hartzailea, alde teorikoak eta praktikoak tartekatuko dituena. Ikusentzunezko materialak erabiliko dira, taldeko lanak burutuko dira eta kasu praktikoak landuko dira.
Harreman osasuntsuak lagun artean
Non eta noiz:
Pleno aretoan, azaroaren 26an (18:00-19:30)
Hartzaileak:
Haur eta nerabeen gurasoak.
Partaide-kopurua:
20 pertsona gehienez.
Trebatzailea:
Helburuak:
- Seme-alaben lagun arteko gaiaren inguruan laguntzeko intentziotik jartzen duguna lagungarria edo oztopagarria den jabetzea
- Noiz eta nola esku-hartu argitzea
- Seme-alaben gatazketan bidelagun izateko baliabideak eskuratzea
Metodologia:
Eguneroko bizitzako adibideetan oinarritutako teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dira.